XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Planoak

Dagoeneko mutil edo neska handia egin zara eta ez duzu inork ikastolara lagundu beharrik.

Eskolarako bidea ondo ezagutzen duzu.

Toki ezagunak erreferentzi bezala hartzen dituzulako dakizu leku batetik bestera mugitzen.

Ondo ezagutuko dituzu bazter honetako gozotegia, beste eliza hura, horko parkea eta beste mila txoko.

Zer egingo zenuke inoiz joan ez zaren leku batera iritsi eta inoren laguntzarik gabe leku batetik beste baterako bidea aurkitu beharko bazenu?

Erraza!

Badira gutxienez bi bide.

1- Lekua ezagutzen duen norbaiti edo kaleko jendeari galdetuz joan.

2- Herriko planoa erabili.

Esango duzu:

Zer ote da plano delako hori? Nik oraindik ez dut ezagutzen!

Beste ezertan hasi aurretik interesgarria izango zaizu aztertzea.

Taldetxoetan edo talde handian eta irakaslearen laguntzarekin ikusi zer izan daitekeen planoa eta era ezberdinetako zenbat plano dauden.

GOIZUETAko bidea / Poligino LASTAOLA / ONYI Zalditegia / Makinetxe / Ibarluze / ZIKUQAGA / Gasolinera / ASTIGARRAGA / Orbegozo / HERNANI